2017-09-13

PRESENTACIÓN DE MARÍA - A EREMUKO DINAMIKAK

Kurtso berri bati hasiera eman diogu. Ikasle berriak, uda osoa lagunak ikusi gabe... Berriz ere gure gelako errutinetan burubelarri murgildu aurretik, Presentación de María ikastetxeko ikasleok hainbat dinamika kooperatibo egin ditugu, elkar ezagutzeko eta gure arteko konfidantza sendotzeko.